Mintxetako berdegunea aldatzeko lanak hasi dituzte

Barren.eus 2017ko eka. 2a, 15:50

Eguenean hasi zituzten Mintxetako futbol zelaiko berdegune artifiziala aldatzeko lanak. Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) ematen duen ziurtagirua duen zelaia artifiziala jarriko dute Elgoibarren, bi izarrekoa, hain justu ere.

Uztailaren 2rako berdegune berria prest egotea espero du Elgoibarko Udalak, aurre-denboraldian Realak eta Haundik jokatuko duten lagunarteko partidurako, hain zuzen ere. Partidu hau uztailaren 8an jokatzea aurreikusita dago.
 Elgoibarko Udalak 230.000€ bideratuko ditu Mintxetako berdegunea aldatzeko lanetara eta guztira 8.628 metro koadro aldatuko dituzte: 100 x 64 metro (zelai handia), 40 x 20 metro (zelai txikia) eta ingurua (hegalak). OPSA enpresak irabazi zuen belar sintetikoa eraberritzeko esleipenerako lehiaketa. Mintxetan azken belaunaldiko belar artifiziala da jarriko dute, SBR kautxuduna.

• Berdegune zaharra Herri Eskolara

Mintxetako futbol zelaiko belar artifiziala jarri zutenetik 11 urte igaro dira, eta era honetako berdeguneen bizitza erabilgarria, batez beste, 8 edo 9 urtekoa izaten da. “Mantenimendu ona izan duenez, 11 urtera arte ailegatu da Mintxetako belar artifiziala, baina berritzeko beharra du”, azaldu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Era berean, oraindik ere egoera onean dagoela-eta, Mintxetatik kenduko duten belar artifizialaren zatirik handiena Herri Eskolara eramango dute, zenbait berdegune egiteko.

Lotura duten albisteak:

mintxeta belar artifiziala aldatzen elgoibar 3

mintxeta belar artifiziala aldatzen elgoibar

mintxeta elgoibar belarra aldatzen.2

mintxeta elgoibar belarra aldatzen.4

 mintxeta elgoibar belarra aldatzen.3

mintxeta elgoibar belarra aldatzen.5