Hugo Sierra arkularia Euskadiko txapeldun, basoko 3D modalitatean

Barren.eus 2017ko mai. 29a, 15:52

Zarta Arkulari taldeko kide Hugo Sierra elgoibartarrak irabazi du Euskadiko Txapelketa, basoko 3D modalitatean.

Euskadiko Arku Tiro Federazioak eta Club Arku Lagunak taldeak antolatuta, basoko 3D modalitateko Euskadiko arku tiraketa txapelketa jokatu zuten asteburuan Legution, Araban. 24 dianez osatzen zen zirkuitua. Dianek animalien formak zituzten. Untxi edo hegazti txikietatik hasi eta lehoi edo hartzetaraino izan daitezke animalien hiru dimentsiotako irudiak. Zarta taldeko Hugo Sierrak lortu zuen puntuaziorik handiena eta bera da Euskadiko txapeldun berria.
Era berean, Zartako beste kide batek, Jabier Varonak, Basoko 3D Euskal Ligako bigarren postua eskutu du sailkapen nagusian. Gipuzkoako txapelketan ere nabarmendu dira Zartako arkulariak, Jose Luis Garciak irabazi baitu Tolosan jokatu zen ehiza ibilbidea.

hugo sierra elgoibar zarta euskadi txap