Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

maite maiora aizkorri goierriko hitzaLaura Orgue kataluniarrak irabazi du Hirugarren Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala eta Maite Maiora mendaroarrak egin du bigarren, hau da, igoera bertikalen Munduko azken txapelketan eskuratu zituzten postuak errepikatu dituzte gaur Aizkorrin. Probako errekorra txikitu dute biek. Gizonezkoetan laugarren postua lortu du iñigo Larizek.

Igoera bertikalen egungo Munduko txapelduna den Laura Orgue kataluniarrak irabazi du gaur, Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala. Igualadako antxitxikariak 41 minutu eta 40 segundoan osatu du 2,2 kilometroko ibilbidea.

Joan den asteburuan igoera bertikalen Espainiako Txapelketa irabazi zuen Maite Maiorak egin du gaur bigarren denborarik onena: 42:18. Iaz Maiora izan zen garailea Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean 45:43ko denborarekin, probako errekorra ezarriz. Hau da, gaur bero handia egiten duen arren, lehen bi sailkatuek lau eta hiru minutu baino gehiagoan ondu dute iaz Maiorak berak ezarritako errekorra.

Maria Zorroza gernikarrak egin du gaur hirugarren (44:55) emakumezkoetan. Ainhoa Lendinez elgoibartarrak ere igoera aparta osatu du eta zortzigarren postuan sailkatu da. (ikus emakumezkoen sailkapena)

Christel Dewallek irabazi zuen 2016ko igoera bertikalen Munduko Txapelketa, baina positiboa eman zuela eta garaipena kendu zioten. Hala, bigarren egin zuen Laura Orgue da egungo Munduko Txapelduna eta hirugarren egin zuen Maite Maiora da txapeldunordea.

• Stian Argemund norvegiarra azkarrena gizonezkoetan

203 korrikalari lauko taldeka abiatu dira 16:00ak puntuan zirenean, minutuko tartearekin Zegamako plazatik Harriaundiraino (505 metro), beroketak eginez. Handik aurrera, 3 kilometroko aldapa gogorretan, lehia bizia izan da Irauleraino (1.520 metro). 195 korrikalarik amaitu dute proba. Stian Argemund norvegiarra izan da guztietan azkarrena (34:55), eta iaz Iban Murua elgoibartarrak ezarri zuen errekorra (36:43) ondu du. Jan Margarit kataluniarra eta Imanol Goñi bizkaitarra izan dira bigarren eta hirugarren, eta igoera bertikalen Espainiako txapelduna den Iñigo Lariz elgoibartarra sailkatu da laugarren postuan, irabazlearengandik bi minutu eta erdira. Bosgarren postuan sailkatu den Mikel Beunzaren denbora berdina egin du Larizek eta podiumeko azken koskara igo den Goñik zortzi segundo eskaseko aldea atera dio. (gizonezkoen sailkapena)

Maratoi domekan

Etzi jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 16. edizioa. Emakumezkoetan Maite Maiora da proba irabazteko faboritoetako bat.

 

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza