Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

bolajokoa unai loiola aistia elgoibar mikel urkiagaGipuzkoako 48. hiru txirlo bola joko txapelketako zortzigarren tiraldia irabazi zuen Elgetan Unai Loiola elgoibartarrak, jarraian irabazten duen bigarrena -Bergarakoa irabazi zuen joan den astean-. Elgetan hirugarren egin zuen Xabier Loiola, berriz, sailkapen nagusiko bigarren postura igo da.

San Migel taldeko bolariak azken txanpa indartsua egiten ari dira Gipuzkoako 48. hiru txirlo bola joko txapelketan. Txapelketa bukatzeko bi jardunaldiren faltan, sailkapen nagusiko bigarren postuan sailkatuta dago Xabier Loiola, orain arte jokatutako zortzi jardunalditan 35 txirlo bota eta gero. Unai Loiola, berriz, bosgarren postuan dago, 31 txirlorekin. Floreaga taldeko Jose Muñoz azkoitiarra dago une honetan sailkapen nagusiko lidergoan, 37 txirlo botata.
• Unai Loiolaren bigarren garaipena jarraian
Txapelketako zortzigarren tiraldia Elgetako bolatokian jokatu zuten, joan den zapatuan. San Miguel taldeko Unai Loiolak jarraian lortzen duen bigarren garaipena eskuratu zuen, hiru tiralditan zazpi txirlo bota ondoren. Asola Berri taldeko Bittor Astigarraga eibartarra sailkatu zen bigarren postuan, bost txirlo botata, eta Xabier Loiola elgoibartarrak egin zuen hirugarren, lau txirlo botata.
Azkenaurreko tiraldia Azkoitian izango da maiatzaren 27an, eta ekainaren 3an jokatuko da azken jardunaldia Eibarren, Asola Berriko bolatokian.

Lotura duten albisteak:

bola jokoa elgeta unailoiola

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza