Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan Olaizaga kiroldegian

Barren.eus 2017ko mai. 23a, 12:32

Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatuta, Igeriketa Eguna egingo dute zapatuan (maiatzak 27), Olaizaga kiroldegiko igerilekuan. Sei eta hamalau urte bitarteko umeek parte hartuko dute.

Olaizaga Kiroldegiko igerilekua igerilari gaztetxoz beteko da zapatuan. Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko umeek hartuko dute parte Elgoibarko Igeriketa Egunean, 10:00etatik aurrera. Txikienentzako jolasak prestatu dituzte Elgoibarko Igeriketa Taldekoek eta koskortuagoentzak hainbat froga antolatu dituzte. Iaz, 180 umek hartu zuten parte Elgoibarko Igeriketa Egunean.