Kirola eta osasuna zikloko bigarren hitzaldia eskainiko dute gaur

Barren.eus 2017ko mai. 16a, 11:25

Iragana gogoratuz, etorkizuna eraiki: elikadura eta ariketa fisiko osasuntsuaren bila izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur (maiatzak 16), Elgoibarko Kultur Etxean.

Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak eta Udal Kirol Patronatuak Kirola eta Osasuna izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute maiatzerako, eta bigarren saioa eskainiko dute gaur, hilak 16. Ohitura osasuntsuez, elikaduraz, kirol heziketan gurasoek eta entrenatzaileek dituzten arduretaz, edota bizimodu osasuntsua egin ahal izateko Elgoibarrek eskaintzen dituen aukerez berba egingo dute Unai Arrietak (Kirol Psikologoa eta 60 + programako arduraduna) eta Angel Mari Lopezek (Kirol Fisioterapeuta eta psikoneuroinmunologian espezialista).
Elgoibarko Kultur Etxean izango da hitzaldia, 19:30ean hasita.

Kirola eta osasuna zikloko hurrengo hitzaldiak:

  • Maiatzak 23: Guraso eta entrenatzaileen ardura kirol heziketa osasuntsuan.
  • Maiatzak 30: Elgoibar aktiboa: herria berrinterpretatuz.

Lotura duten albisteak: