Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Morkaikorren Eguna ospatzen dihardu gaur Morkaiko mendi taldeak, zazpigarren urtez. Aurten ere jendetza batu da mendizaleen jaira, 660 lagun inguru (iaz 500 izan ziren). Elgoibarko Itzulitxoan 400 lagunek parte hartu dute; eta, Elgoibarko Mendi Itzulian, berriz, 257 lagunek parte hartu dute.

Goizaldeko 06:00etan abiatu dira Kalegoen plazatik Elgoibarko Mendi Itzulian parte hartu duten 257 lagunak eta Karakateko gainera igo ostean, mendiz mendi inguratu dute herria, 38 kilometroko ibilbidea osatuz eta 2.000 metro inguruko desnibel positiboa gaindituz.

Mendi Itzulitxoan parte hartu duten 400 ume zein helduak, berriz, 09:00etan irten dira Kalegoen plazatik, eta 10:00etan Idotorbetik irten direnekin batu dira. Guztiak batera igo dira Morkaiku (520 m) mendiraino. Morkaikokoek Aiastiako frontoian jarritako anoa postuan berreskuratu dituzte indarrak gero, eta handik Elgoibarrera jaitsiko dira berriro.
Morkaikoren Egunak Kalegoen plazan izan du jarraipena. Finalista Eguneko dominak banatu dituzte lehenik, urtean zehar igotako mendiengatik. Aurten 118 domina banatu dituzte. Ume zein nagusiekm bazkalzteko aukera izan dute parrokiako arkupeetan. Bazkalostean Atxutxiamakakoek prestatutako jolasetan parte hartu ahal izan dute gaztetxoenek eta, 18:00etaik aurrera, Josu Merinok eskalatzaileak plazan jarri duen rokodromo mugikorrean ibiltzeko aukera izango dute.

morkaikoren eguna elgoibar itzulia itzulitxoa

morkaikoren eguna elgoibar itzulia morkaiko

morkaikoren eguna elgoibar itzulia

morkaikoren eguna elgoibar itzulia kalamua

 morkaikoren eguna elgoibar itzulia makilak

morkaikoren eguna elgoibar itzulia iruiturri

 morkaikoren eguna elgoibar itzulia kalamua lainoa

finalista eguna morkaiko elgoibar danak

Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak

Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza