Lau ikastaro berri eskainiko ditu Kirol Patronatuak Udan

Barren.eus 2017ko mai. 11a, 20:24

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak haur, gazte eta helduei zuzendutako lau ikastaro berri antolatuko ditu uda sasoirako. Alde batetik, Aerobik txiki, Zumba gazteak eta Spinning gazteak ikastaroak ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira; eta, bestetik, igeriketako ikastaroak uztailaren 3tik 20ra.

Lau ikastaro hauetan parte hartzeko interesa dutenek Olaizaga Kiroldegian edo Mintxetan eman dezakete izena, ekainaren 16ra arte.

AEROBIK TXIKI

  • ADINA: 6 - 10 urte
  • NON: Olaizaga kiroldegian
  • EGUNAK: Asteartea - osteguna 
  • ORDUA: 11:00 - 12:00
  • PREZIOA:

- Bazkideak: 31,00 €
- Ez bazkideak: 43,00 €

 

ZUMBA GAZTEAK

  • ADINA: 11 - 16 urte
  • NON: Olaizaga kiroldegian
  • EGUNAK: Astelehena - asteazkena - ostirala
  • ORDUA : 11:15 - 12:15

PREZIOA:
- Bazkideak: 38,00 €
- Ez bazkideak: 48,50 €

 

SPINNING GAZTEAK

  • ADINA: 11 - 16 urte
  • NON: Mintxetan
  • EGUNAK: Asteartea - osteguna
  • ORDUA: 11:00 - 12:00
  • PREZIOA: 

- Bazkideak: 38,00 €
- Ez bazkideak: 61,00 €

 

IGERIKETA HAURRAK, GAZTEAK eta HELDUAK

  • EGUNAK: Astelehenetik ostegunera, 12 saio guztira.
  • NON: Olaizaga kiroldegian
  • ORDUA: Goizez edo arratsaldez
  • PREZIOA: 

- Bazkideak: HAURRAK ETA GAZTEAK, 51,50 € / HELDUAK, 63,00 €
- Ez bazkideak: HAURRAK ETA GAZTEAK, 71,00 € / HELDUAK, 84,50 €

aerobik txiki elgoibar