Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

futbol7 elgoibar finalaMaiatzaren 25era bitartean eman ahal izango da izena Bailarako XX. Futbol 7 Txapelketan. Aurten Uneben jokatuko dituzte partida guztiak, Mintxetan belar artifiziala aldatzeko lanak direla-eta.

Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek antolatzen duten Bailarako XX. Futbol 7 Txapelketan 2001. urtean eta aurreko urteetan jaiotako gazteek parte hartu dezakete. Izena emateko orduan 80 euro ordaindu beharko ditu talde bakoitzak. Gehienez 20 talde onartuko dituzte, Olaizaga kiroldegian izena ematen duten hamar eta Ipurua kiroldegian beste hamar. Delegatuen bilera maiatzaren 26an, 19:00etan, izango da Ipurua Kiroldegian. Aurten, Mintxetako futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak direla eta, partidu guztiak Unben jokatuko dituzte, ekainaren hasieratik uztailaren erdi aldera bitartean.

Iaz, Mas Que Olaso taldeak irabazi zuen txapelketa, E.G.S. taldeari finalean irabazi eta gero, talde elgoibartarren arteko lehian.

 futbol7 elgoibar finala bitaldeak

•Azken urteetako irabazleak:

  • 2008: Buztangorriak
  • 2009: EGS
  • 2010: La Naranja Mekanika
  • 2011: EGS
  • 2012: La Naranja Mekanika
  • 2013: EGS
  • 2014: Mas Que Olaso
  • 2015: Roketxe Crew
  • 2016: Mas Que Olaso

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza