Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gailurra martxan etb elgoibarEuskal Herriko mendi martxak ezagutzera ematen dituen Gailurra Martxan telebista saiokoen bisita jasoko du aurten Elgoibarko Mendi Itzuliak, saioko atal bat eskaini nahi baitiote. Zapatuan Andoni Aizpururekin batera ibilbidea egiteko prest dauden mendizaleak behar dituzte.

Gailurra saioak denboraldi berria hasi zuen apirilaren amaieran. Oraingoan, Andoni Aizpuru eta Irati Anda Euskal Herriko mendi martxetan ibiliko dira, horregatik Gailurra Martxan izena du saioak. Andoni Aizpuruk egingo ditu Elgoibarko Mendi Itzuliko 38 kilometroak, eta Elgoibar inguratzen duten mendietako txokorik ederrenak bistaratuko ditu, bidean hainbat lagun elkarrizketatzen dituen bitartean.

Saioko beste aurkezleak, Irati Andak, berriz, Elgoibarko eta elgoibartarren istorio interesgarriak erakutsiko ditu. Saioan parte hartzeko prest dauden herritarren bila dabiltza saiokoak, Andoni Aizpururekin batera ibilbidea egiteko prest dauden mendizaleak behar baitituzte. Parte hartu nahi dutenek, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezu bat bidali behar dute. Elgoibarren grabatutako saioa ekainaren 1ean, eguenean, emango dute ETB1en, 22:15ean.

Lotura duten albisteak:

morkaikoren eguna panoramika elgoibar

morkaikoren eguna 2016 elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza