Elgoibarko mendi itzulia nagusientzako itzulia da. 38 kilometro ditu ibilbideak, eta partaideek 2.000 metro inguruko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Irteera 6:00etan izango da Kalegoen plazatik. Haurrentzako, berriz, itzulitxoa prestatu dute. Morkaiko mendira (520m.) igo, Aiastian indarrak berreskuratu eta Elgoibarrera jaitsiko dira berriro umeak eta gurasoak. 9:00etan izango da irteera Kalegoen plazatik, eta 10:00etan Idotorbetik. Bigarren aukera hori aukeratzen dutenei ibilgailua Idotorben aparkazeko eskatu diete antolatzaileek eta ez aubixa inguruko errepide bazterrean. Azkenik, Finalista Eguneko domina banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute Kalegoen plazan. Aurten 118 domina banatuko dituzte. Ume zein nagusientzako bazkarik ere eskainiko ditu Morkaikok Elizako arkupeetan, 13:00etatik aurrera nagusiena eta 14:00etatik aurrera umeena. Iaz, 500 mendizale inguru batu zituen Morkaikoren Egunak.
• Rokodromoa umeentzat
Morkaikoren Egunean parte hartzen duten umeek eskaladaz gozatzeko aukera izango dute, Josu Merino eskalatzaileak prestatu duen rokodromo mugikor bati esker. Kalegoen plazan jarriko dute zapatuan egun osoan. 2,40 metroko altuera du eta Egur Arte Tailerreko umeek margotu dute. Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, umeentzako erronkak prestatuko ditu Merinok. Atxutxiamaikak ere umeentzako jolasak eskainiko ditu 15:00etatik aurrera.
- Morkaikoren Egunari buruzko informazio osoagoa eta parte hartzeko egin klik hemen
•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak
•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak