Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 cd elgoibar omenduak mintxetaEspainiako Futbol Ligako Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan Espainiako txapeldun izandako klubeko kideak omendu ditu gaur Club Deportivo Elgoibarrek Mintxetan, Realeko eta Elgoibarreko beteranoek jokatu duten partidaren atsedenaldian.

Ospakizun egun handia izan da gaurkoa C.D. Elgoibarrentzat, mendeurrenaren harira urte osorako prestatu duten egitarauaren barruan. C.D Elgoibar eta Real Sociedad taldeetako beteranoen arteko partidarekin hasi da eguna Mintxetan. Mikel Elkori-Iribek sartu du elgoibartarren lehen gola lehen zatiaren ondarrean, baina berehala lortu du berdinketa Realak Ugarteren gol bati esker. Gero sekulako gola sartu du Jhony Cuyamik. Bigarren zatian beste gol bana sartu dute bi taldeek eta 2-3 amaitu da partida txuri urdinen alde. Partidaren atsedenaldian, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren futbol jokalariak eta atletismoan Espainiako txapeldun izandakoak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) omendu dituzte zelai erdian. Omendu dituzten zazpi lagun etorri dira eta omendutako beste 22 lagunek familiako ordezkarien bitartez jaso dute omenaldia.
Partidaren ostean, bazkari herrikoia egin dute Maalako parkean.

cd elgoibar vs real sociedad

cd elgoibar vs real sociedad txuta

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza