Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 Kirola osasuna hitzaldi zikloa elgoibar udalaElgoibarko Udalak, Gizarte Ongizate Sailaren bitartez eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Legealdi Planean jasotako lerro estrategiko bati erantzuteko helburuarekin, “Kirola eta Osasuna” izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute maiatzerako.

Ohitura osasuntsuez, elikaduraz, guraso eta entrenatzaileen arduraz kirol heziketan edota gure osasuna eraikitzeko Elgoibarrek eskaintzen dituen aukerez berba egingo dute Unai Arrietak (Kirol Psikologoa eta 60+ programako arduraduna) eta Angel Maria Lopezek (Kirol Fisioterapeuta eta psikoneuroinmunologian espezialista). Hitzaldiak euskaraz izango dira, maiatzeko lau martitzenetan, Elgoibarko Kultur Etxean. Saioak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. 

Hauxe hitzaldien egitaraua:

  • Maiatzak 9: Gure osasuna eraikitzen
  • Maiatzak16: Iragana gogoratuz, etorkizuna eraiki: elikadura eta ariketa fisiko osasuntsuaren bila
  • Maiatzak23: Guraso eta entrenatzaileen ardura kirol heziketa osasuntsuan
  • Maiatzak 30: Elgoibar aktiboa: herria berrinterpretatuz

 

• Bizkar hezurreko arazoei buruzko tailerra
Osasunari lotutako gaiekin jarraituz, Udal Kirol Patronatuak bizkar hezur arazoak dituzten pertsonentzako “Bizkarraren tailerra” antolatu du. Maiatzaren 3an hasiko da, astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko da, 19:00etan, Mintxetan.
Ikastaroan, ariketa espezifikoak egingo dira, bizkarraren mugikortasuna, indarra eta flexibilitatea lantzeko asmoz. Hernia diskalak, lumbalgiak, lepo eta bizkar hezurreko arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Fisioterapeuta batek gidatuko ditu saioak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza