Cristal Cup txapelketako kopa Elgoibarrera ekarri dute C.D. Elgoibarreko jubenilek

Barren.eus 2017ko api. 26a, 13:19

C.D. Elgoibarreko Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak Cristal International Cup txapelketa irabazi zuen Portugalen.

Praia de Vieran (Portugal) jokatu zuten Cristal International Cup txapelketaren bigarren edizioa, joan zen Aste Santuan. Elgoibartarrek bi partida irabazi eta beste bat galdu zituzten txapelketaren lehen fasean. Garaipenak Kanariaseko Atletico Apolinario eta Portugaleko Vierense taldeen aurka lortu zituzten, eta Portugaleko Marinhense taldearen aurka jaso zuten porrota. Emaitza horiei esker, finalerdietako kanporaketa jokatzeko sailkatzea lortu zuten. Finalerdietan Leiria talde portugaldarra kanporatu zuten, penaltietan.

Finalean Pinto talde madrildarra izan zuten aurkari. Arauzko denbora hutsnako berdinketarekin bukatu ondoren, penalti jaurtiketatan erabaki zen txapelketa, eta elgoibartarrek madrildarrek baino finago ibili ziren jaurtiketetan.

Lotura duten albisteak: