Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mugertza elgoibar arg lehiaketa irabazleakMugertza krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo taldeak hirugarrengoz, eta irabazleen izenak jakitera eman dituzte gaur.

Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, 26 argazki aurkeztu dira Mugertza krosari buruzko hirugarren lehiaketara, iaz baino 12 gutxiago. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Tantaka taberna egon dira ikusgai azken hilabeteetan, eta argazki gustukoenari botoa emateko aukera izan dute herritarrek.
Epaimahaiak Borja de Miguel Iriondok aurkeztutako argazkiari eman dio lehen saria (200 euro). Elgoibartarra den arren, Burgosen bizi da eta familiakoek hartu dute saria bere ordez. Bigarren saria (100 euro), berriz, Luis Epelde azkoitiarrak jaso du. Duela 30 urte inguru hasi zen krosera etortzen eta argazkiak ateratzen ibiltzen da azken urteetan.
Herritarren Saria Jokin Zubiaurre elgoibartarrak aurkeztutako argazkiak irabazi du. Iazko lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Zubiaurrek eta Herritarren Saria irabazi du aurten.

 mugertza elgoibar arg lehiaketa tantaka borja de migel

mugertza elgoibar arg lehiaketa luis epelde

mugertza elgoibar arg lehia jokin zubiaurre

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza