Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

aloña igoera maite maiora deabrua goienaFaboritoek ez zuten hutsik egin domekan jokatu zen Aloñako 13. Igoeran. Imanol Goñi izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Maite Maiora mendaroarra emakumezkoetan.

Maite Maiorak aurkari gogorrak zituen Aloñako Igoeran, Oihana Azkorbeitia eta Maria Zorroza, besteak beste, baina sasoi betean dagoela erakutsi zuen eta zortzi minutuko aldea atera zion Azkorbeitiari helmugan. Gainera, probako errekorra ondu zuen, 02.20.40ko denbora eginda 22,6 kilometroko proban. Ez zen ondu zuen errekor bakarra izan. Izan ere, mendi lasterketaren barruan, Aloñako tontorrean dagoen gurutzeraino ailegatzen diren antxitxikari azkarrenak ere saritzen dituzte, eta Maiora izan zen azkarrena emakumezkoetan. Irteera puntutik Aloña mendiko tontorreraino 56 minutu eta erdian iritsi zen mendaroarra, aurreko errekorra onduz. Minutu eta hamabost segunduko aldea atera zion tontorrean Oihana Azkorbeitiari eta aldea nabarmen handitu zuen hurrengo kilometroetan ere, harik eta Oñatiko helmugan Aloñako deabruaren eskutik sartu zen arte. Aurten Walter Becerra antxitxikaria sartu da deabruaren papelean, iazko Kilimon Trail mendi lasterketako irabazlea, hain justu ere.

Mayi Mujika elgoibartarrak ere parte hartu zuen proban eta zazpigarren postua eskuratu zuen emakumezkoetan, 02.47.42ko denbora eginda. (emakumezkoen sailkapena -PDF-)

Aloñako Igoerako argazkiak eta bideoa goiena.eus webgunean

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza