Garaipenak eta sailkapenak eskuetatik ihes egin zion Tecnifuelleri

Barren.eus 2017ko api. 24a, 12:31

Jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako azken fasera sailkatzetik gertu gelditu da Tecnifuelle Elgoibar Sanloko taldea, Handbol Sant Quirze kataluniarren aurkako azken partidan gol bateko aldeaz galdu eta gero.

Azken partidara fasea irabazteko aukerekin ailegatu zen Tecnifuelle jubenil nesken taldea, joan den asteburuan, Olaizaga kiroldegian jokatu den Espainiako Txapelketako bigarren faseko Lauko Finalean. Tecnifuellek Kataluniako Hanbol Sant Quirze taldearen aurka jokatu zuen partida erabakigarria, domeka goizean. Bi taldeak partida bat irabazita eta beste bat berdinduta ailegatu ziren norgehiagokara, eta honenbestez, garaipena eskuratzen zuen taldearentzat izango zen lehen postua. Aldiz, berdinduta amaituz gero, betiere 32nako berdinketa baino markagailu baxuagoa, Kantabriako Emancipa Perera taldeak lortuko zuen lehen postua eta azken faserako sailkapena. Euskaldunek eta kataluniarrek partida lehiatua jokatu zuten eta berdinduta ailegatu ziren azken minutuetara. Hala, kirioak dantzan izan zituzten bi taldeetako zaleek eta baita Emancipa Pererako jokalari eta zaleek ere. Azken jokaldian, partida amautzeko hogei segundoren faltan, partida berdintzeko jokaldia izan zuten elgoibartarrek, baina ez zuten golik sartu eta 29-30 irabazi zuten Sant Quirzekoek. Elgoibarko faseko lehen postua eskuratzeaz gainera Espainiako Txapelketako azken fasea jokatzeko sailkapena lortu zuten. Zortzi taldek jokatuko dute azken fasea, joan den asteburuan jokatu diren zortzi Lauko Finaletako irabazleek, alegia.
Emancipa Pereda taldea sailkatu zen bigarren postuan Elgoibarren jokatutako fasean eta hirugarren postuan sailkatu dira elgoibartarrak. Barixakuan jokatu zuten lehen partidan 41-27 irabazi zion Tecnifuellek Errioxako Knet Calasancio taldeari eta zapatuan, berriz, berdinduta (25-25) amaitu zen elgoibartarren eta Emancipa Pereda taldeen arteko lehia. Hain zuzen, Kantabriako taldeko bi jokalarik irabazi dituzte faseko jokalari eta atezain onenaren sariak. (emaitzak eta saikapena)

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea airean

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea borroka

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea jaurtiketa

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea jaurtiketa1

 tecnifuelle elgoibar espainiako fasea zaleak

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea txapeldunak

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea tecnifuelle

 tecnifuelle elgoibar espainiako fasea talde danak