Ordiziako Arku Tiraketa txapelketa Gipuzkoako eta Euskadiko 3D ligetarako puntuagarria zen. Lau probek osatzen dute Gipuzkoako txapelketa eta bi jardunaldi jokatu eta gero Zarta taldeko kide Jose Luis Garcia Fernandez da sailkapen nagusiko liderra, 26 punturekin. Diarco taldeko Mikel Aranzabal dago bigarren postuan sailkatuta, 16 punturekin eta Arco Tudela taldeko Ruben Zatorre da hirugarren. Zartako Javier Varona eta Hugo Sierra ere lehen hamar postuetan sailkatuta daude, bosgarren eta zortzigarren, hurrenez hurren.
Zartako kideek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute datorren asteburuan Araban.