C.D. Elgoibarrek ehun urte bete zituen joan den martxoaren 3an, eta mendeurrena ospatzeko urte osorako antolatu dituzten ekitaldien barruan, argazki erakusketa izango da hurrengoa, maiatzaren 1etik 31ra bitartean, hain zuzen ere. Gero, maiatzaren 6an, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) omenduko dituzte eta baita atletismoan senior mailako Espainiako Txapelketetan dominak lortu zituzten atletak ere. Izan ere, C.D. Elgoibarrek beste sail batzuk ere izan ditu bere historian, tartean atletismokoa. C.D. Elgoibarrek Juan Muguerzaren Oroimenezko Krosa erakundea sortu zuen 1943. urtean. Klubaren koloreak jantzi zituzten hiru atleta nazioartean lehiatzera iritsi ziren: Juan Muguerza, Inazio Izagirre eta Felix Erauzkin.
Lehen Mailan aritu diren lagunen zerrenda:
- Tiburcio Beristain Berriozábal
- Florentino Etxeberría Etxabe
- Justino Alberdi Gabilondo
- Jesús Gabilondo Agirre
- Antonio Azpiazu San Martín
- Ricardo Suárez Etxeberría
- José María Igartua
- Manuel Uncilla Ondarre
- José Cruz Arriola
- Antonio Ansola Arrieta
- Félix Arrizabalaga Embeita
- José Gabiola Altuna
- Juan Zubiaurre Jáuregi
- José Araquistain Arrieta
- Fernando Astigarraga Iriondo
- Fernando Ansola San Martín
- Juan Cruz Sol Oria
- José Maria Araquistain Oñaederra
- Luis Fernando Rodríguez Astigarraga
- José Luis González Vázquez
- Aitor Arregui Artano
- Joseba Etxeberría Lizardi
- Zuhaitz Gurrutxaga Loyola
- Ibán Zubiaurre Urrutia
- Markel Bergara Larrañaga
- Ander Gayoso Reina
- Jagoba Arrasate Elustondo (entrenatzailea)
Atletak:
- Juan Muguerza
- Juan Ansola
- Inazio Izagirre
- Javier Aizpitarte
- Modesto Arriola
- José Antonio Zuazubízkar
- Félix Erauzquin
- Sebastián Etxabe
• Beteranoen partida
Maiatzaren 6rako antolatu dituzten ekintzak C.D Elgoibar eta Real Sociedad taldeetako gizonezkoen beteranoen arteko partidarekin hasiko dira. Mintxetako futbol zelaian jokatuko dute elkarren aurkako partida, 11:30ean. Ordu-erdiko bi zati izango ditu norgehiagokak. Partidaren atsedenaldian omenduko dituzte Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak eta atletismoko atletak.
• 270 lagunentzako bazkari herrikoia Maalan
Beteranoen arteko partidaren ostean, C.D. Elgoibarko jokalari, entrenatzaile, zuzendaritza taldeetako kide ohien, bazkideen eta zaletuentzako bazkari herrikoia egingo dute, 15:00etan Maalako parkean. C.D. Elgoibarren mendeurrena antolatzen ari den batzordeak jakitera eman duenez, Morkaiko mendi taldea eskertu nahi dute publikoki, “maiatzaren 6an antolatu behar duten orientazio raideko parte hartzaileei eman beharreko bazkaria Maalan egitea pentsatzen zutelako, eta leku hori guri uztea erabaki dutelako”.
C.D Elgoibarrek dagoeneko salgai jarri ditu bazkarirako inprimatu dituzten 270 txartelak. Maiatzaren 1a izango da txartelak eskuratzeko azken eguna. Ibai-ondo, Kaia eta Jai-Alai tabernetan eskuratu daitezke txartelak 30 euroan. Bazkarirako prestatu duten menua beheko irudian ikus dezakezue.
∞ Lotura duten albisteak:
- C.D. Elgoibarren mendeurrena abian da (2017-01-10)
- C.D. Elgoibarren mendeurrena zigiluetan ere bai (2017-01-23)
- Estreinatu dute C.D. Elgoibarren Mendeurreneko Martxa (2017-02-13)
- C.D. Elgoibarren mendeurreneko ospakizunak bertan behea gelditu dira (2017-02-27)