Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 01 zuzeniekkbirabazleakaitorelduaienVII. Zuzenien kilometro bertikala jokatu zuten Azpeitian atzo (martxoak 1). Ibilbide berriari aurre egin behar izan zioten 180 parte hartzaileek eta Iñigo Lariz izan zen Xoxote puntan dagoen San Inazioren estatuara arte iristen azkarrena (00:34:05). 27 segundoko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Imanol Goñiri. Bertikalen Euskal Herriko txapelketa ere jokoan zegoenez, Lariz da aurtengo txapelduna. (elgoibartarren sailkapena dauka)

Aste borobila osatu du Iñigo Larizek. Karolo-Bandres memoriala irabazita, mendiko eskian Euskadiko Txapelketa irabazi zuen lehenik, joan den astean. Eskiak albo batera laga ditu asteburu honetan, baina ez ordea garaipenen uzta. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako VII. Zuzenien lasterketa bertikalean gailendu da kirolari elgoibartarra, eta jokoan zegoen bertikalen Euskal Herriko Txapelketa ere eskuratu du. Gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketetako lehen hiru sailkatuek ekainean Fuente De-n (Cantabria) jokatuko den Espainiako Kilometro bertikalen txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Era berean, lasterketa Bertikalen Euskal Herriko Zirkuituko aurreneko proba Azkainen jokatuko da maiatzean, eta bost probek osatuko dute aurtengo zirkuitua.

• Ainhoa Lendinez bosgarren postuan

Emakumeetan Montserrat Vazquez Rodriguez (00:43:48) izan zen ibilbide berrira hobekien moldatu zen saltakaria. Bigarren postuan sailkatu zen Nerea Amilibia aiarra (00:44:48). Ainhoa Lendinez elgoibartarra bosgarren postuan sailkatu zen, 46:24ko denborarekin (ikus emakumezkoenm sailkapena). 

Lariz eta Lendinezekin batera, beste lau elgoibartarrek ere hartu zuten parte Azpeitiko Zuzenien lasterketan. Iban Murua 12. postuan iritsi zen helmugara, 37:04ko denborarekin, 18. postuan sailkatu zen Ioritz Conde (00:42:37) eta, azkenik, 59. postuan sailkatu zen Unai Etxeberria (00:42:37).

Argazki gehiago: uztarria.eus.2015 03 01 zuzenienibanmuruauztarria

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza