Espainiako Eskubaloi Federazioak jubenil mailako Espainiako Txapelketako bigarren faseko Lauko Finalak non jokatuko diren jakitera eman du, eta baita elkarren aurka ze talde lehiatuko diren ere. 24 talde horietako bat da Sanloko jubenil nesken Tecnifuelle taldea. Aurreko asteburuan Elgoibarren jokatutako Euskadiko Txapelketako Lauko Finalean txapeldunorde izan ostean lortu zuten Espainiako fasea jokatzeko sailkapena. Tecnifuellek, oraingoan ere, etxean jokatuko du Lauko Finala, Sanlok antolatuko baitu, apirilaren 21etik 23ra bitartean. Emancipa Perera (Kantabria), Kanet Calasancio (Errioxa) eta H. Sant Quirce (Katalunia) taldeak izango dira elgoibartarren aurkariak.
Gainerako Lauko Finalak ere apirilaren 21etik 23ra jokatuko dira Vigon, Valladoliden, Sant Vicenc Dels Horts-en, San Sebastian De Los Reyes-en, Sagunton, Pozuelo de Calatravan eta Roquetas de Mar-en.