Jose Gurrutxagak ereindako haziak loratzen jarraitzen du

Barren.eus 2017ko api. 2a, 16:19

Jose Gurrutxaga krosa antolatu du Elgoibar Ikastolak 24. aldiz, Jose Gurrutxagarik gabe jokatu den aurrenekoa, hain zuzen ere. Gurrutxagarekin batera, iaz hil ziren Ricardo Garate eta Angel Iriondo ere gogoan izan dituzte antolatzaileek.

Goizean goiz euria egin badu ere, hamahiru lasterketak jokatu diren bitartean ateri eutsi dio eguraldiak,12:00etan bota duen zaparrada labur bat izan ezik. Hala, aurreikusita zeuden 13 lasterketak arazorik gabe egin ahal izan dituzte parte hartu duten antxitxikariek, 700 bat inguru antolatzaileen esanetan. (sailkapenak hemen eta beherago)
Aurtengo krosa berezia izan da, iaz hil diren hiru lagun omendu dituzte-eta amaieran. Batetik, Jose Gurrutxaga bera, korrikalari ezaguna eta krosari izena eman ziona. Joan zen urriaren 23an hil zen Gurrutxaga. Bestetik, urteetan kronometratzaile lanak burutu zituen Ricardo Garate. Eta, azkenik, Elgoibar Ikastolak antolatzen dituen hainbat ekintzetan esatari lanetan aritu izan zen Angel Iriondo. Gurrutxagaren eta Garateren semeak eta Iriondoren alaba igo dira oholtza gainera eta Ikastolako ordezkariek lora sorta bana oparitu diete, probako kamisetarekin batera.

∞ Lotura duten albisteak:

2017 04 02 jose gurrutxaga elgoibar omenduak

 jose gurrutxaga elgoibar irabazleak

Ikus hemen azken urteetako krosak:


♦ 24. Jose Gurrutxaga kroseko SAILKAPENAK:
2010ean jaiotako neskak (328 metro):

  1. Jare Merino (1:22)
  2. Sara Etxeberria (1:24)
  3. Vega Ledo (1:25)

2010ean jaiotako mutilak (328 metro):

  1. Jon Trebiño (1:17)
  2. Julen Jausoro (1:22)
  3. Junes Agirregomezkorta (1:25)

2009an jaiotako neskak (328 metro):

  1. Sara Etura (1:11)
  2. Manax Alahb (1:17)
  3. Sare Iriondo (1:18)

2009an jaiotako mutilak (328 metro):

  1. Sabin Galdona (1:13)
  2. Aimar Arakistain (1:17)
  3. Estanis Mugerza (1:18)

2008an jaiotako neskak (609 metro):

  1. Marina Zubiaurre (2:24)
  2. Nerea Garate (2:25
  3. Aroa Saez (2:26)

2008an jaiotako mutilak (609 metro):

  1. Markel Larrañaga (2:18)
  2. Aner Zinkunegi (2:19)
  3. Kenar Elkoroiribe (2:19)

2007an jaiotako neskak (609 metro):

  1. Nere Arregi (2:17)
  2. Ane Agirregomezkorta (2:18)
  3. Nora Trebiño (2:19)

2007an jaiotako mutilak (609 metro):

  1. Iker Izagirre (2:19)
  2. Oier Arakistain (2:19)
  3. Ibon Viña (2:20)

2006an jaiotako neskak (943 m.):

  1. Paula Guarrotxena (3:53)
  2. Helene Zubizarreta (3:55)
  3. Sare Sainz (4:00)

2006an jaiotako mutilak (943 m.)

  1. Ibai Aranzabal (3:25)
  2. Yeray Dobarro (3:34)
  3. Urtzi Alonso (3:35)

2005ean jaiotako neskak (943 m.):

  1. Olatz Cinto (3:34)
  2. Nerea Artetxe (3:39)
  3. Irune Arriola (4:13)

2005ean jaiotako mutilak (943 m.):

  1. Beñat Jurado (3:23)
  2. Danel Carril (3:41)
  3. Adria Rubert (3:46)

2004an jaiotako neskak (1.423 metro): Garazio Ines (5:35)
2004an jaiotako mutila (1.423 metro): Haritz Iriondo (5:11)
2003an jaiotako neska (1.423 metro): Maialen Izagirre (5:45)
2003an jaiotako mutila (1.423 metro): Zakariae El Hachimi (4:59)
2002an jaiotako mutila (1.423 metro): Unai Otaegi (6:23)
2001ean jaiotako mutila (1.423 metro): Urko Iriondo (5:27)

2000. urtetik gorako emakumeak (3.613 metro):

  1. Agurtzane Arriola
  2. Lore Bereziartua
  3. Andrea Arrieta

2000. urtetik gorako gizonezkoak (3.613 metro):

  1. Lander Azpiazu
  2. Josu Zubiaurre
  3. Martin Dominguez