Batetik, Jose Gurrutxaga bera, korrikalari ezaguna eta krosari izena eman ziona. Joan zen urriaren 23an hil zen Gurrutxaga. Bestetik, urteetan kronometratzaile lanak burutu zituen Ricardo Garate. Eta, azkenik, Elgoibar Ikastolak antolatzen dituen hainbat ekintzetan esatari lanetan aritu izan zen Angel Iriondo.
Aurten ere, Mendaro eta Elgoibarko ikastetxe desberdinetako haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, adin eta luzera desberdinetako 13 lasterketetan. Dagoeneko 750 korrikalari daude izena emanda, eta azkenengo karreran parte hartu nahi dutenek 12:00ak aurretik eman ahalko dute izena udaletxeko arkupeetan. Azken lasterketa horretan 2000. urtea baino lehen jaiotako edonork hartu dezake parte. 10:30etik aurrera hasiko dira lasterketak. Informazio gehiago elgoibarikastola.eus