Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibar hiria txirrindulari saria amutxastegi omenaldiaElgoibarko Hiria Saria txirrindulari proba jokatu zuten domeka arratsaldean. Auto istripuan zendu zen Iker Amutxastegi izan zuten gogoan lasterketa hasi aurretik, eta junior mailako 112 txirrindularik parte hartu zuten gero proban. Unai Iribar (Limousin Kartoiak-Oriako) izan zen guztietan azkarrena. Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak laugarren postua eskuratu zuen.

Iker Amutxastegi zenari eskainitako omenaldi hunkigarriarekin hasi zen atzo 37. Elgoibarko Hiria Txirrinduari Saria, Elgoibarko Lagun Taldea Txirindulari eskolak antolatzen duen junior mailako lasterketa. Minutu bateko isilunea egin zuten eta lora sorta bat eman zioten Amutxastegiren alargunari.

Kalegoen plazatik hasi zen proba 16:00etan, eta 112 txirrindulari batu ziren, tartean Elgoibarko Ciclos Iturriaga taldeko bost txirrindulari. 92 kilometroko ibilbidea osatu zuten, Kalbario mendatea izanik zailtasun handiena. Guztira 75 txirrindularik amaitu zuten proba eta Unai Iribar izan zen azkarrena. Ihes eginda ailegatu zen Santa Klara kalean zegoen helmugara. Irabazleak bi ordu, hamaika minutu eta 46 segundoko denboran egin zituen 92 kilometroak, hau da, batez besteko abiadura orduko 41,89 kilometrokoa izan zen. Urko Semperena (Victor Alvaro Construccion) sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 16 segundora, eta bi segundora ailegatu zen bere taldekide Aketza Arana. Imanol Alvarez elgoibartarra sailkatu zen laugarren postuan, lau iheskideko taldetxoa esprintean menderatuta. Ciclos Iturriaga taldeko gainerako txirrindulariek ere emaitza onak eskuratu zituzten: Jon Astigarraga (11. postua), Mikel Perez de Obanos (15), Jon Ibarluzea (19), Antxon Gisasola (75). Emaitza horiei esker, taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratu zuen Elgoibarko taldeak. (ikus sailkapenak)
• Gipuzkoako selekzioaren deialdian
Gipuzkoako Txirrindularitza selekzioak Lagun Taldeko bi txirrindulari sartu ditu junior mailako taldearen deialdian: Imanol Alvarez eta Jon Astigarraga. Valladoliden jokatuko den proba batean hartuko dute parte Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.

Lotura duten albisteak:

*Argazkiak: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

2017 03 26 Elgoibar hiria txirrindularitza podium 1

elgoibar hiria saria Gipuzkoako federazioa irabazlea

2017 03 26 elgoibar hiria saria Gipuzkoako federazioa imanol alvarez

elgoibar hiria saria Gipuzkoako federazioa soraluze

imanol alvarez elgoibar txirrindularia

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza