C.D. Elgoibarreko jubenilek kroketak salduz lortu nahi dute Cristal Cup txapelketara joateko dirua

Barren.eus 2017ko mar. 23a, 08:04

C.D. Elgoibarreko Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak Portugalen jokatuko den Cristal International Cup txapelketan parte hartuko du, apirilean. Bidaia eta egonaldiaren gastuei aurre egiteko txozna bat jarriko dute barixakuan (martxoak 24) Maalako parkean.

Otzarreta harategiak saltzen dituen Croqueta y presumida etxeko kroketak jarriko dituzte salgai futbolari gazteek barixakuan, 16:30etik 22:30era bitartean, Maalako parkean jarriko duten txoznan. Debako Skaleak taldearen musikak alaituko du giroa eta haurrentzako jolasak ere prestatu dituztela jakinarazi dute.

Cristal International Cup txapelketaren 2. edizioa Praia da Vieira herrian jokatuko da Portugalen, apirilaren 12tik 16ra bitartean.