Mintxetako antxitxikariak gaztetxoentzako lasterketetan lehiatu ziren. Infantil mutilen lasterketan Zakariae El Hachmi elgoibartarrak lortu zuen garaipena eta laugarren egin zuen Andoni Oriok. Nesken lasterketan ere aurreneko postuetan sailkatu ziren elgoibartarrak: bigarren egin zuen Mariam Ahdadouk, hirugarren Garazi Inesek eta laugarren postuan sailkatu zen Maialen Izagirre. Alebin mutilen lasterketan Anwar El Hassouni Ben Aissak lortu zuen hirugarren postua nabarmendu behar da.
Nagusien lasterketan ehun antxitxikari inguruk hartu zuten parte eta Ruben Aranburu (30:58) azpeitiarra izan zen irabazlea gizonetan; eta Maite Arraiza (34:07) barakaldoarra, berriz, emakumeetan. Gonzalo Saez Hernando elgoibartarrak bosgarren postua eskuratu zuen gizonezkoetan eta Pilar Arriolak zazpigarrena emakumezkoetan. 8.630 metroko ibilbidea osatu zuten saltakariek. (ikus sailkapenak)
Informazio gehiago eta argazkiak Zestoako Danbolin herri aldizkarian.