Elgoibarko Lagun Taldeak jakinarazi duenez, auto istripuan hil zen Iker Amutxastegi omenduko dute Elgoibarko Hiria Saria jokatu aurretik. Minutu bateko isilunea egingo dute eta lora sorta bat oparituko diote Amutxastegiren alargunari. 16:00etan hasiko da jubenilentzako txirrindulari lasterketa, Kalegoen Plazatik. Parte hartzaileek 86 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Santa Klara kalean kokatuta egongo den helmugaraino ailegatu aurretik.
Elgoibarko taldeko jubenilek ere hartuko dute parte etxeko proban eta orain arteko probetan lortu dituzten emaitzak errepikatzen saiatuko dira. Otsail amaieran hasi zuten denboraldia eta dagoeneko bi lasterketetan, Deban eta Azpeitian, irabazi dute taldekako sailkapena.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko bizilagun Iker Amutxastegi da Azkarateko istripuan hil diren hiru lagunetako bat (2017-03-14)
- Lagun Taldeko jubenilak irabazle Deba eta Azpeitiko lasterketetako taldekako sailkapenetan (2017-03-14)
- Hamazazpi txirrindularirekin hasiko du denboraldia Lagun Taldea Txirrindulari eskolak (2017-02-23)