Guztira 77 lagunek hartu zuten parte Erronkaribarreko neguko triatloian. Izabako pilotalekutik irten eta Urzainki aldera doan errepidea hartu zuten antxitxika 8,3 kilometrko ibilbidea egiteko. Bizikletako tartean San Martin Harria mendatea igo behar zuten 22 kilometroko ibilbidean. Azken proban, iraupen eskikoan, hamar kilometro egin zituzten Larra Belaguako eski estazioan, han bukatzen baitzen bizikletako proba.
Joan Freixak irabazi zuen proba, bi ordu, hiru minutu eta 42 segundoko denbora eginda. Pello Osoro triatleta eibartarrak egin zuen bigarren eta bere anaia Txomin sailkatu zen hirugarren postuan, Delteco Eibar Triatloi taldekoak biak. Emakumezkoetan Enara Oronoz izan zen azkarrena. (ikus sailkapenak)
Euskadikon txapelketari dagokionez, Ibon Serranok hirugarren postua eskuratu zuen, beteranoetan. 02:51:41eko denboran amaitu zuen triatloia.