Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

guarani espedizioa imanol garaizabal elgoibar txalupaEuskat Raid Team-Raidaventura.org taldearekin hartu du parte Imanol Garaizabalek Paraguain jokatu den Guarani espedizioan, abentura raiden Munduko Zirkuituko proba. Bosgarren trantsiziora, kayakean egin beharrekora, ez ziren garaiz ailegatu eta lasterketa nagusiko lehiatik kanpo gelditu ziren.

Proba hasiera bikaina egin zutela azaldu du Imanol Garaizabalek. Lehen hiru sekzioetan abiadura eta zehaztasun handiz aritu zela taldea dio Paraguaitik bueltan. Laugarren sekzioa, aldiz, euren “kalbarioa” izan zela azaldu du. Ez zuten bostgarren trantsiziora garaiz ailegatzerik lortu eta ezin izan zuten kayaketan egin beharreko etapa hasi. Hala, proba motzagoan jarraitu zuten lehian eta mendiko bizikletan amaitu zuten raida. Guztira 478, 84 kilometro osatu zituzten, 4,09 kilometro orduko batez besteko abiaduran.

Edonola ere, sentsazio gazi-gozoekin amaitu zuten proba, erritmo ona zeramatelako hasieran eta aurrenekoekin borrokan ibiltzeko aukera zutela ikusten zutelako. Imanol Garaizabalek zehaztu duenez, burumakur amaitu zuen lehia. “Ez genuen lasterketa gestionatzen asmatu. Ez dakit ba beroak neuronak urtu zizkigun eta erabakiak bihotzarekin hartzen genituen buruarekin beharrean. Tristea da gure erabaki okerrengatik kanpoan gelditzea, baina galtzen denean irabazten denean baino gehiago ikasten omen da”.

Paraguaiko oihanetan barrena aritu dira lehian Guarani espedizioko lehiakideak eta hezetasun handiaz gainera egunez 35 graduko beroei eta gauetan 28 gradukoei aurre egin behar izan diete. Kirol lehiatik harago Paraguain bizi izan duten esperientzia izugarria izan dela dio.

Lotura duten albisteak:

guarani espedizioa imanol garaizabal elgoibar trek1

guarani espedizioa imanol garaizabal elgoibar imanol trek2

guarani espedizioa imanol garaizabal elgoibar otan hankak

 guarani espedizioa imanol garaizabal elgoibar euskaldunegaz

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza