Iker Jausoro omenduko dute Haundiren eta Aloña Mendiren arteko partidaren atarian

Barren.eus 2017ko mar. 15a, 15:00

Mendiko istripuan zendu zen Iker Jausoro omenduko dute C.D. Elgoibar eta Oñatiko Aloña Mendi taldeek zapatuan Mintxetan elkarren aurka jokatu behar duten partida hasi aurretik.

Oñatiarra zen Iker Jausoro eta Aloña Mendi futbol taldeko jokalaria izan zen gaztetan. C.D Elgoibarrekin ere harreman handia zuen, Futbol Eskolako entrenatzaileetariko bat baitzen. Bi taldeek, hortaz, omenaldia eskainiko diete.

Oñatiarra zen Iker Jausoro eta Aloña Mendi futbol taldeko jokalaria izan zen gaztetan. Berak sartutako gol bati esker lortu zuen Aloñak Hirugarren Mailara igotzea. Azken aldian, berriz, harreman estua zuen C.D Elgoibarrekin, Futbol Eskolako entrenatzaileetariko bat baitzen. 

Ohorezko erregional mailan diharduten Haundi eta Aloña Mendi futbol taldeek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan, hilaren18an, Mintxetan, eta bi taldeek Jausorori omenaldia egitea adostu dute. 

16:30ean hasiko den partidaren atarikoan lora sorta bat eta kamiseta bat oparituko dio Elgoibarko taldeak Olatz Arriolari, Jausororen alargunari. Aloña Mendiko ordezkariek, berriz, Jausororen guraso eta anaiari emango diote lora sorta eta kamiseta.

 Lotura duten albisteak: