Elgoibarko Udaleko Kirol Patronatuak eta Berdintasun Sailak, Mintxeta Atletismo taldearen laguntzaz, emakumeak korrika egitera animatzeko Korrikedada ekimena jarri zuten martxan 2014ko ekainean, emakumeen artean kirola egiteko ohitura sustatzeko asmoz.
Eguen honetan, martxoaren 16an, jarriko dute martxan berriro. Eguenero izango dira saioak Mintxetan, 19:00etan. Lehenengo hilabetea debalde izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Monitore baten gidaritzapean, arnasketa egoki baterako gomendioak, erritmo eta abiadura egoki bat nola eraman eta beste hainbat gauza irakatsiko dizkiete. Ekimenean parte hartu nahi duten emakumeek aurrez eman beharko dute izena mintxeta@mintxeta.com posta elektronikoaren bitartez.
- Korrikedadari buruzko ereportajea BARREN aldizkarian (2014-10-03 -PDF-)