Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

cd elgoibar haundi umeegazC.D. Elgoibarrek 100 urte beteko ditu datorren barixakuan, martxoaren 3an, eta Mendeurren Batzordeak zenbait ekitaldi zituen antolatuta egun horretarako. Alabaina, Iker Jausoro eta Joseba Zinkunegiren heriotza eta dolua direla-eta, aurreikusitako ospakizunak bertan behera lagatzea erabaki dute. Jausoro C.D. Elgoibarren Futbol Eskolako entrenatzaileetariko bat zen.

Futbol Eskolako umeek barixaku arratsaldean Kalegoen Plazan, Plaza Txikian eta Lekueder parkean jokatu behar zituzten partidak, eta Aterri taldeak gauean eman behar zuen kontzertua, atzeratzea erabaki dituela jakinarazi du C. D. Elgoibarren Mendeurreneko Batzordeak. Klubak ehun urte beteko dituen egunerako, martxoaren 3rako, antolatutako ospakizunak ziren. Halaber, Futbol Eskolako umeen entrenamenduak ere bertan behera gelditu dira.

Iker Jausoro eta Joseba Zinkunegi mendian izandako istripuan hil ziren domekan eta heriotzak samina sortu du herrian eta baita futbol taldean ere, Eskola Futboleko umeekin entrenatzaile lanetan aritzen baitzen Iker Jausoro. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza