Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 casa astigarraga sanlo elgoibarSanloko jubenil eta kadete mailetako neska eta mutilen lau taldek jokatuko dute aurten Euskal Ligako bigarren fasea. Lorpen handia dela azaldu dute eskubaloi taldeko arduradunek eta urte askoren ondoren lortu dutela “horrelako plenoa”. Bestalde, Sanloko 17 jokalari deitu dituzte Gipuzkoako selekzioek.

Jubenil mailako nesken eta mutilen taldeek, Tecnifuelle eta Beristain Banaketak, hurrenez hurren, zuzenean lortu zuten Euskal Ligako bigarren fasea jokatzeko sailkapena. Aldiz, kadete mailako Urkunde eta Casa Astigarraga taldeek sailkapen faseak jokatu behar izan zituzten joan den asteburuan. Casa Astigarragako neskek Elgoibarren jokatu zuten sektorea, eta hirutik hiru partida irabazita, aise lortu zuten sailkapena. Gol askotako aldeaz irabazi zituzten hiru partidak (emaitzak beherago). Urkunde Elgoibar taldeko mutilek Tolosan jokatu zuten Euskal Ligako 2. Fasean izateko sektorea, eta hirutik bi partida irabazita lortu zuten sailkapena, bi talderik onenak sailkatzen baitziren. 

• Bigarren faseko aurkariak

Zortzi talde onenak lehiatuko dira Euskal Ligako bigarren fasean, bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko bi talde onenek jokatuko dituzte Euskadiko Txapelketaren finalerdiak. Casa Astigarraga GYS Sport taldeak Zarautz, Ereintza eta Aloña-Mendi izango ditu aurkari bere multzoan. Urkunde Elgoibar taldearen aurkariak, berriz, Usurbil, Urduliz eta Txikixa Pulpo izango dira.

Jubenil mailako taldeei dagokionez, Tecnifuelle Elgoibar taldeak Aiala Zarautz, Kukullaga eta Bera Bera taldeen aurka jokatuko du bigarren fasean.

Beristain Banaketak taldeak, azkenik, Ereintza, Egia eta Urduliz taldeak izango ditu aurkari bere multzoan.

Casa Astigarraga eta Urkunde taldeen promozio faseetako emaitzak:

  • C. ASTIGARRAGA 31 Bera Bera 26 (Kadete neskak)
  • San Adrian 22 - C.ASTIGARRAGA 34 (Kad. nesk.)
  • C. ASTIGARRAGA 38-19 Egia 19 (Kad. nesk.)
  • Barakaldo 17 - URKUNDE 34 (Kad. mutilak)
  • URKUNDE 18- Tolosa 21 (Kad. mut.)
  • URKUNDE 25 -  Aloña Mendi 19 (Kad. mut.)

• Sanloko 17 jokalari Gipuzkoako selekzioen deialdian

Jubenil eta kadete mailako Gipuzkoako selekzioek Sanlo eskubaloi taldeko 17 jokalari deitu dituzte. Jubenil mailako nesken selekzioarekin arituko dira bost jokalari elgoibartar: June Loidi, Sarai Sanchez, Nahia Legorburu, Ainhoa Rodriguez eta Janire Rodriguez. Mutilenean Sanloko lau jokalari deitu ditu hautatzaileak: Ibai Perez de Albeniz, Asier Urain, Jon Ortega eta Iñigo Elustondo.

Kadete mailako Gipuzkoako selekzioak, berriz, Nora Rodriguez, June Beitia, Maddi Goñi, Irene Alonso, Irati Egaña eta Nahia Arocena sartu ditu deialdian. Mutilen selekzioan, azkenik, Julen Urruzola izango da Sanloko ordezkaria.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza