Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

cd elgoibar kromoak 1C.D. Elgoibarrek 2016-2017 denboraldiko talde guztietako jokalari eta teknikoen argazkiekin osatzeko kromo-album ofiziala aterako du. Herriko hiru gozo-dendetan eta Mintxetako tabernan salduko dituzte kromoak, euro batean.

C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, Elgoibarko ikastetxe, plaza eta kaleetan izaten diren kromo-trukeetako benetako protagonistak ez dira Ligako, Premier-eko edo Mundialeko idoloak izango denboraldi honetan; CD. Elgoibarreko jokalariak baizik.

"Orain dela gutxira arte, pertsonalizatutako kromo-albuma izatea Lehen Mailako futbol-taldeen eskura bakarrik zegoen luxua zen. Orain gure esku ere badago ordea". C.D. Elgoibarrek eta Cromogal enpresak elkarlanean jardun dute zenbait hilabetetan 2016-2017 denboraldiko kromo-bildumari itxura emateko.

Barixakuan Kalegoen Plazan

Barixaku honetan, hilaren 17an, banatuko dituzte kromo-albumak Kalegoen Plazan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Futbol Eskolako neska-mutilek eta alebin, infantil, eta kadete mailetako jokalariek pertsonalizatutako albumak izango dituzte, hau da, albumaren azalean euren argazkia joango da. Era berean, arropa berriak ere egin ditu taldeak eta horiek ere jarriko dituzte salgai barixakuan, eta baita aurrerantzean ere. 

• 400 kromo inguruko bilduma

Kromo-albumari dagokionez, 400 bat kromoko bilduma izango dela argitu dute futbol taldeko arduradunek. 2016-2017 denboraldiko talde guztietako jokalari eta teknikoen argazkiez gainera, klubak 100 urte betetzen dituela-eta, erretratu zaharrekin ere osatu beharko da bilduma. 

Klubeko jokalari gaztetxoek pertsonalizatutako bilduma izango badute ere, edozein herritarrek erosi ahal izango ditu bildumak zein kromoak. Elgoibarko hiru gozo-dendetan (Amagoia, Sugar eta Caramel) jarriko dituzte salgai albumerako kromo zorroak, euro batean. Pakete bakoitzak sei kromo ekarriko ditu. Albuma osatzen dutenentzako opari “izugarriak” dituztela azaldu dute C.D: Elgoibarretik. 

Kromo bildumak osatzeko ohitura aspaldikoa bada ere, futbolari profesionalena beharrean norbere buruaren bilduma egiteko aukerari esker, berpizkunde modukoa bizi du azken aldian, herriko kirol elkarteen bilduma egiteko ohitura hedatu baita Euskal Herriko hainbat herritan. 

kromoak cd elgoibar kartela

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza