Pilota, plazara

Barren.eus 2017ko ots. 11a, 20:33

Elgoibar Ikastolak gaztetxoen artean pilota, eta oro har, kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen duen Pilota Egunaren 20. edizioa egin dute Kalegoen Plazako frontoian.

2005 eta 2010 urteen artean jaiotako 48 neska-mutilek jokatu dituzte gaur, Pilota Eguneko finalak. 10:30etatik aurrera, hamabi partida jokatu dituzte jarraian, Kalegoen Plazako frontoian. Elgoibar Ikastolak Lagunak Pilota Eskolaren laguntzarekin antolatu du Pilota Eguna, eta gaztetxoen arteko lehiak amaitu direnean, Lagunak Pilota Eskolako bi kidek, Igor Txurrukak eta Ioritz Idigorasek buruz buruko erakustaldi partida jokatu dute. Norgehiagoka lehiatu baten ostean, 18-15 gailendu da Txurruka.

Partiden ostean, irabazle eta txapeldunordeei garaikurrak banatzeko ekitaldia egin dute. Aitor Mendizabal "Mendizabal III" (Antzuola, 1989) Aspe enpresako pilotari profesionalaren laguntza izan dute zeregin horretan.

 pilota eguna elgoibar ikastola plazan

pilota eguna elgoibar ikastola plazan 1

pilota eguna elgoibar ikastola plazan 3

pilota eguna elgoibar ikastola plazan5

pilota eguna elgoibar ikastola plazan olisleak

pilota eguna elgoibar ikastola plazan idigoras gantxoa

 

pilota eguna elgoibar ikastola plazan idigoras

 pilota eguna elgoibar ikastola plazan igortxurruka

 pilota eguna elgoibar ikastola plazan mendizabal

pilota eguna elgoibar ikastola plazan garaikurregaz