Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 astigarraga sanlo elgoibar soarteEuskal Ligako bigarren fasea jokatzeko sailkapen partidak jokatuko dituzte asteburuan, kadete nesken mailako zortzi eskubaloi taldek; lauk, Zumaian eta, beste lauk, Elgoibarren. Sanloko Casa Astigarraga GYS Sport taldeak Elgoibarko sailkatze fasean hartuko du parte, eta barixakuan, zapatuan eta domekan jokatuko ditu partidak Olaizaga kiroldegian.

Elgoibarko Casa Astigarraga GYS Sport taldeak Bilboko San Adrian eta Gipuzkoako bi talde: Bera Bera eta Egia, izango ditu aurkari. Bi talde onenek lortuko dute sailkapena. C. Astigarragak barixakuan (otsailak 10) jokatuko du lehen partida, Bera Bera taldearen aurka, 19:00etan. Zapatuan, berriz, San Adrianen aurka jokatuko dute, 17:30ean; eta, azkenik, Egia taldearen aurka jokatuko du domekan, 11:30ean. Zaleei animatzera joateko deia egin diete Sanloko arduradunek.

Beste multzoko partidak Zumaian jokatuko dituzte: Pulpo, Urdaibai, Usurbil eta Aloña Mendi taldeek. Hor ere bi talde onenak sailkatuko dira hurrengo faserako.

• Elgoibarren jokatuko duten faseko partiden ordutegia:
Barixakua, 10
17:30 Egia – San Adrian
19:00 C. ASTIGARRAGA – Bera Bera
Zapatua, 11
17:30 San Adrian – C. ASTIGARRAGA
19:00 Egia – Bera Bera
Domeka, 12
10:00 Bera Bera – San Adrian
11:30 C. ASTIGARRAGA – Egia

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza