Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketako lanak ikusgai Olaizaga kiroldegian

Barren.eus 2017ko urt. 29a, 21:23

Mugertza krosari buruzko bigarrren marrazki lehiaketa antolatu zuten Mintxeta atletismo taldeak eta Elgoibarko Udalak, eta 6-12 urte bitarteko 585 umek hartu zuten parte. Saritutako lanak eta lanik onenak ikusgai jarriko dituzte Olaizaga Kiroldegian.

Otsailaren 1etik 28ra bitartean egongo dira ikusgai marrazkiak Olaizaga kiroldegian.

Elgoibarko Udalak, Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez eta Mintxeta Atletismo taldeak antolatutako II. Nazioarteko Juan Muguerza Krosa marrazki lehiaketa "guztiz arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Guztira, 6-12 urte bitarteko Elgoibarko 585 haurrek parte hartu dute lehiaketan (estreinako edizioan 260 umek hartu zuten parte).

Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haurren eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak eta Ludotekako Koordinatzaileak osatu zuten epaimahaia eta irabazleak aukeratzea lan handia izan zela adierazi zuten, "parte hartzea oso handia izateaz gainera, oso maila oneko lanak aurkeztu baitzituzten".

Maila bakoitzean bi sari banatu zituzten, herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak, hain zuzen ere. Lehenengoak, 60 euroko balioa du eta bigarrenak 50 eurokoa. Sari banaketa urtarrilaren 21ean egin zuten, Juan Muguerza Kroseko korrikalarien aurkezpenarekin batera egin zuten ekitaldian.

Saridunak:
1. KATEGORIA (LH1-LH2ko ikasleak)

  1. Saria: “Mintxetan Helmuga” (Elaia Etxaniz Irureta. LH 2)
  2. Saria: “Milki” (Ibon Makazaga Idarraga. LH 2)
 
mugertza Elgoibar marrazkiak elaiaetxaniz  mugertza elgoibar marrazkiak ibon makazaga

2. KATEGORIA (LH3-LH4ko ikasleak)

  1. Saria: “Tipi Tapa Tipi Tapa Korrika” (Naroa Ansola Ansotegi. LH3)
  2. Saria: “Bat, bi, hiru aurrera edo atzera korrika egin behar duzu”. (Nerea Galindo Martin. LH4)
 mugertza elgoibar marrazkiak naroa ansotegi  mugertza elgoibar marrazkiak nerea galindo

3. KATEGORIA (LH5-LH6ko ikasleak)

  1. Saria: “Korrikalariei ongi etorria” (Eneko Etxaniz Irureta)
  2. Saria: “73 urtetan ohiturak eta kirola elkarturik” (Naroa Rodriguez Aranburu)
 mugertza elgoibar marrazkiak eneko etxaniz   mugertza elgoibar marrazkiak naroa rodriguez