Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 20 emfsarituakgEuskal Mendizale Federazioak (EMF), 2014ko mendiko kirolari onenen garaikurrak banatu zituen, joan den barixakuan, Getxon. Sarituen artean elgoibartar bat eta mendaroar bat daude, Alberto Fernandez eta Maite Maiora. 

Asteburu biribila izan da joan den hau Maite Maiora mendaroarrarentzat. Ostiralean, 2014ko mendiko lasterkari onena izendatu zuen Euskal Mendi Federazioak, Getxon, eta zapatuan, EuskalTrail saria jaso zuen Ibarran ospatu zuten Euskal Trail egunean. Guztira, hiru lagun eta lasterketa bat nabarmendu zituzten Euskal Trail galan, eta Maitek jaso zuen iazko mendiko lasterkari emakumezkorik onenari zegokiona. Aritz Egea urretxuarra nabarmendu zuten gizonezkoetan, eta Jokin Lizeaga urnietarrak aipamen berezia jaso zuen. Lasterketarik onena, berriz, Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa izendatu zuten beste urtebetez, eta Ainhoa Txurruka zuzendariak jaso zuen saria, antolatzaile taldearen izenean. Ez zen zapatuan bukatu, baina, Maite Maioraren asteburu honetako loria. Domekan, Lezo-Jaizkibel mendi-lasterketa irabazi zuen. 14 kilometroko lasterketa zen atzokoa, eta 1:17:33ko denboran osatu zuen Maiorak. Gizonezkoetan, Iker Oliveri Ruiz de Muniain hondarribiarra nagusitu zen, 1:06:39ko denborarekin.

• Alberto Fernandezi Andres Espinosa saria

Getxoko Fadura kiroldegian ospatu zen Euskal Mendizaletasunaren 19. Galan elgoibartar bat ere saritu zuen EMFak, Alberto Fernandez Santiago eskalatzailea, han justu ere. Jarduera alpinistiko onenari ematen zaion Andres Espinosa izeneko saria jaso zuen Fernandezek. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza