Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sananton finala elgoibar.eusSan Antonetako Pilota Txapelketaren 25. edizioa antolatu du Elgoibarko Lagunak Pilota Eskolak. Afizionatu mailako pilotari onenetarikoak ikusteko aukera izango da datozen hiru asteburuetan Ikastolako frontoian.

Lehen finalerdia zapatu honetan, hilaren 7an, jokatuko dute. Barixaku gauean jokatu ohi dituzte txapelketa honetako partidak, baina Errege Eguna denez, zapatura atzeratu dute. 22:00etan hasiko dira norgehiagokak. Promesa mailako lau pilotariak kantxaratuko dira lehenik. Aurrekoetxea eta Artolak osatutako bikoteak Elola eta Garmendiaren aurka jokatuko dute. Senior mailako bikoteek jokatuko dute gaueko bigarren partida. Mitxelenak eta Otaduik Espinalen eta Ceceagaren aurka okatuko dute.

• Bigarren finalerdiak urtarrilaren 13an
Bigarren finalerdiak urtarrilaren 13an, barixakua, jokatuko dituzte eta urtarrilaren 20an izango da finala. Lagunak Pilota Eskolako arduradunek jakinarazi dutenez, aurten ez dago pilotari elgoibartarrik parte hartzaileen artean.

Iaz jokatutako txapelketan, Ander Errandonea eta Iñigo Martinez beratarrek osatutako bikoteak irabazi zuen senior mailan, eta Salaberria eta Aranguena gailendu ziren promesetan.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza