Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

san silbestre mendaroAntxitxika agurtu ahal izango dute urtea elgoibartarrek eta mendaroarrek, abenduaren 31rako Elgoibarren eta Mendaron antolatu dituzten San Silbestreko lasterketetan.

Mintxeta Atletismo taldeak Elgoibarko 8. San Silbestre lasterketa antolatu du (abenduaren 31n, 00:01ean). Kalegoen plaatik irtengo dira. Antolatzaileek garbi laga dute lasterketak ez duela izaera lehiakorrik izango, eta beraz, ez dituztela denborak hartuko eta lehenengo ailegatzen direnentzako saririk ere ez dela egongo. Hori bai, parte hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dituzte eta mozorrorik onena ere sarituko dute.

Egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron, hirugarren urtez, Mendaroko Txirrindulari taldeak antolatuta. Bost kilometroko ibilbidea izango du probak eta frontoitik irtengo dira. Bi herrietako tabernetan eman daiteke izena, bi euroan. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena.

Iaz 100 lagun inguruk parte hartu zuten Elgoibar zein Mendaroko San Silbestre lasterketetan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza