Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mugertza krosa Elgoibar kartela Juan Mugertza Nazioarteko krosa iragartzeko kartela aurkeztu du Mintxeta Atletismo Taldeak. Krosari buruzko argazki lehiaketa irabazi zuen Miguel Angel Ceberioren argazkia erabili dute kartela egiteko. Argazki lehiaketaren hirugarren edizioa abian dela ere jakinarazi du Mintxetak.

Urtarrilaren 22an jokatuko den Juan Mugertza Nazioarteko Krosaren 74. edizioko kartela aurkeztu du Mintxeta atletismo taldeak. Errenteriako Miguel Angel Ceberiok ateratako argazkia erabili dute kartela osatzeko. Ceberiok argazki horrekin irabazi zuen Mugertza krosari buruzko argazki lehiaketaren bigarren edizioa.

Argazki lehiaketa
Hirugarren edizioa ere antolatu du Mintxetak, Tantaka tabernaren laguntzarekin. 2017ko otsailaren 17ra arte entregatu ahal izango dira krosari buruzko argazkiak. Hona hemen argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza