Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sanlo gabonetako kanpaina elgoibarElgoibarko Sanlo Eskubaloi Eskolak hainbat ekintza antolatu ditu neguko oporraldirako, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. “Murgildu zaitez eskubaloian” kanpainaren helburua kirola aisialdirako tresna gisa proposatzea eta ongi pasatzea direla azaldu dute. Abenduaren 26a izango da izena emateko azken eguna.

Azken urteetan egin izan duten moduan, aurtengo neguko oporraldirako ere zenbait ekintza antolatu ditu Elgoibarko Sanlo Eskubaloi Eskolak. Aurten ere, Euskal Herrian eskubaloian erreferente diren eskubaloi jokalariekin entrenamendu saioak, Bilboko PINera irteera bat eta txapelketa txiki bat antolatu dituzte, besteak beste. Ekintza guztiak benjamin mailako neska-mutilei zuzenduta daude. Hona hemen prestatu dute egitaraua:

  • Abenduak 26: Gojko Vucinic eskubaloi entrenatzailearekin saioa.
  • Abenduak 27: Elgoibarko SANLO Eskubaloi Eskolako Entrenatzaileek gidatutako saioa.
  • Abenduak 28: Irungo CD Bidasoa taldeko Kauldi Odriozolarekin (Estatuko Junior mailako selekzioan ere aritzen da) eta Asier Zubiriarekin saioa.
  • Abenduak 29: Barakaldoko Zuazo taldeko jokalari diren eta Estatu mailako selekzioan aritzen diren Ainhoa Hernandez eta Naiara Egozkuerekin saioa.
  • Abenduak 30: Bera Bera taldeko Maialen Mugika eta Estatuko Unibertsitateko selekzioan aritzen den Maite Zugarrondo atezaina etorriko dira Elgoibarrera.
  • Urtarrilak 2: Bilboko PINera egun guztiko irteera.
  • Urtarrilak 3: Aiala Zarautz taldeko Nora Kortaberria elgoibartarra eta Ane Artola zarauztarra.
  • Urtarrilak 4: Asobal Ligako Naturhouse La Rioja taldeko Imanol Garciandia.
  • Urtarrilak 5:  Eskubaloi txapelketa.

• Izena emateko
Elgoibar, Deba, Mendaro eta inguruko herrietako neska mutilek eman dezakete izena Sanloren Neguko Kanpainan. Abenduaren 26a izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek 30 euro sartu beharko dituzte  honako kontu zenbakian:  ES75 3035 0007 29 0070065927 (Laboral Kutxa). Parte hartu behar duten neska-mutilen izen abizenak adierazi beharko dira. Ondoren, Elgoibarko SANLO Eskubaloi Kirol Taldeak Facebook sare sozialean duen orrialdean jarri duten loturaren bitartez bidali beharko dira umearen datuak.
Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi honako e-postara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

eskubaloi eskol sanlo elgoibar

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza