Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 kirol federatuak sariak elgoibarUdal Kirol Patronatuak 18 sari banatu ditu gaur Kirol Federatuaren Urteko Sarietan. Errekonozimendua eta emozioa eskutik joan dira ekitaldian, uztailean zendu zen Ricardo Garate izan baitute gogoan sari banaketaren ostean. Hurrengo urtetik aurrera, Patronatuak kirol sarien barruan ematen duen sari berezia Ricardo Garate Saria izango da.

IMHko areto nagusian egin dute estreinakoz 2016 urtean Elgoibarren nabarmendu diren kirolari entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritzen dituen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia. Udal Kirol Zerbitzua sortu zenetik 25 urte pasa direla-eta, bideo berezi bat prestatu du Udal Kirol Patronatuak, eta gaur eskaini dute aurrenekoz Nerea Gurrutxaga gazte elgoibartarrak egin duen lana. Elgoibarko kirol elkarte guztiek egiten duten lana jaso eta goraipatu dute bideoan eta Udal Kirol Patronatuko kideez gainera, kirol taldeetako arduradunek, eta ikastetxeetakoek ere, hartu dute parte bideoan.
Bideo emanaldiaren ostean banatu dituzte sariak, 18 guztira, Elgoibarko Wing-Tsun taldeak ez baitu sariturik proposatu aurten. Sarituek kirol talde bakoitzeko ordezkarien eskutik jaso dituzte sariak.

Sari banaketaren ostean, Ricardo Garate izan dute gogoan. Ramon Mugicak Garatereri buruz idatzitako testu bat irakurri dute lehenik, eta Ane Beitia alkateak ere ekarri du gogora Garate. Gero, ekitaldiko unerik hunkigarrienean, Ricardo Garateren alargun Arantxa Salegi eta Mikel semeari oroigarri bana eman diete eta kirol talde guztietako ordezkariekin batera argazkia atera dute.

2016 12 21 kirol federatuen sariak elgoibar sarituak

∞ Lotura duten albisteak:

Aurreko urteetako sarituak

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza