Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 kirol sariak danak2015Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatuko ditu Udal Kirol Patronatuak abenduaren 21ean. Patronatuak jakinarazi duenez, ekitaldi berezia izango da aurtengoa, eta lagun asko joatea espero dutenez, sari banaketa ekitaldia IMHko areto nagusian egingo dute estreinakoz.

2016 urtean Elgoibarren nabarmendu diren kirolari entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu dituzte Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuen Urteko Sarietan. Abenduaren 21ean, eguaztena, izango da sari banaketa ekitaldia, 19:30ean.
• Bideoa eta Ricardo Garateri omenaldia
 Azken urteetan Musika Eskolako auditorioan egin izan duten ekitaldia IMHko areto nagusian egingo dute aurten. Udal Kirol Zerbitzua sortu zenetik 25 urte pasa direla ospatzeko bideo berezia prestatu du Patronatuak eta ekitaldian erakutsiko dute estreinakoz. "Elkarte, ikastetxe eta bazkide eta erabiltzaile guztiei omenaldi xume bat egin nahi izan diegu, eta elkarte guztiek egiten duten lana jaso eta goraipatuko dugu bideoan. Izan ere, asko eta asko izan dira lan boluntarioan euren denbora librea herriari eskaintzeko prest egon diren herritarrak", azaldu du Udal Kirol Patronatuko zuzendari Ramon Mugicak.
Aurten zendu den Ricardo Garate ere gogoan izango dute ekitaldian. Garate Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko presidentea izan zen bi legealditan (2007-2011 eta 2011-2015). "Herriari eta bereziki kirolari ekarpen handia egin zion Garatek", nabarmendu du Mugicak.

∞ Lotura duten albisteak:

Aurreko urteetako sarituak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza