Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 15 euskadikokrostxapivanKrosaren esentzia ugarik bat egin zuten domekan Mintxetan, euripean eta lokatz artean jokatu baitzuten Euskadiko kros txapelketaren 51. edizioa. Gizonezkoen lasterketa nagusian Ivan Fernandez gasteiztarrak eskuratu zuen titulua, jarraian lortzen duen zazpigarrena, eta hala, aurrea hartu dio Euskadiko sei txapelketa irabaziak zituen Ivan Sanchezi. Emakumezkoetan erakustaldia eskaini zuen Trihas Gebrek, eta Maite Maiora mendaroarrak meritu handiko hirugarren postua lortu zuen (argazkiak dauzka)

Estreinakoz jokatu da Elgoibarren Euskadiko kros txapelketa. 700 atleta inguruk hartu zuten parte, eta Mintxetako zirkuituak berez duen gogortasunaz gainera, euriari eta lokatzari egin behar izan zioten aurre guztiek. Kros ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten Mintxetan batutako lagunek, aurtengo Mugertza krosa jokatu eta hogei egun eskasera. 

• Maiora podiumean

2015 02 15 euskadikokrostxamaiora

 Emakumezkoen lasterketa nagusian, erakustaldia eman zuen Trihas Gebrek, Donostian bizi den etiopiar jatorriko atletak. Iaz lortu zuen nazionalitate espainiarra. Minutu bat eta hamar segundoko aldea atera zion irabazleak bigarren sailkatuari, Majida Maayouf marokiarrari. Hortaz, hirugarren postuan helmugaratu zen Ainhoa Sanzek eskuratu zuen zilarrezko domina eta brontzezkoa Maite Maiora mendaroarrarentzat izan zen. 

• Ivan Fernandezez zazpigarren garaipena

 Gizonezketan El Hassan Oubaddi gailendu zen (35:28), Barakaldon bizi den marokoarra. Hortaz, ez zen Euskadiko txapelketako lehian sartu, eta bigarren postuan helmugaratu zen Ivan Fernandez gasteiztarrak eskuratu zuen titulua. Fernandezek zazpigarrengoz irabazi du Euskadiko txapelketa, guztiak errenkadan. Hala, Ivan Sanchez arabarrarekin partekatzen zuen errekorra –sei garaipen zituzten atzo arte biek- bere esku du orain. Lasterketan hamabi segundoko aldea atera zion Oubaddik Fernandezi. Youssef Fathi sailkatu zen hirugarren, irabazlearengandik minutu eta hamaika segundora. Honek ere ezin zuen Euskadiko txapelketan parte hartu ordea, eta Eneko Agirrezabal segurarrak lortu zuen txapeldunorde izatea.

ARGAZKIAK:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza