Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

spinning elgoibar mintxetaElgoibarko Udal Kirol Patronatuak hainbat kirol jarduera ezagutzeko aukera eskainiko die herritarrei abenduan, ezer ordaindu beharrik gabe. Bestetik, Mintxetako kirol instalazioetan dagoen taberna-kafetegi zerbitzua ustiatzeko lizitazio deialdia argitaratu dute.

Hainbat kirol jarduera ezagutarazteko ekimena jarriko du abian Udal Kirol Patronatuak abenduan, debalde. Batetik, Mintxetan, Hipopresiboak (abenduaren 13an, 20:00etatik 20:30era) eta Spinning Masterclass (abenduaren 15ean, 18:30etik 20:00etara) saioak probatzeko aukera eskainiko dute. Bestetik, Olaizaga kiroldegian, Gazteentzako Zumba probatzeko aukera izango da. Abenduaren 19an izango da, 17:00etatik 18:00etara. Interesa dutenek izena eman behar dute Olaizaga kiroldegian edota Mintxetan, abenduaren 9a baino lehenago.

• Mintxetako taberna-kafetegi zerbitzua kontratatzeko lizitazio deialdia

Azaroaren 16an Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak egindako bileran, Mintxetako kirol instalazioetan dagoen taberna-kafetegi zerbitzua ustiatzeko lizitazio deialdia egitea onartu zuen. Urteko gutxieneko prezioa 13.200 euro (BEZ barne) izango da. Taberna-kafetegi zerbitzuak udaran aire libreko igerilekuetan eta Mintxetako kirol instalazioetan urte osoan zehar eskainiko dira. Exekuzio epea urtebetekoa izango da, 2017ko otsailaren 1etik aurrera, eta kontratua urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez 6 urtera arte.

Interesa dutenek www.elgoibar.eus web gunean aurkituko dute baldintza pleguak eta informazio guztia. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den momentutik 15 egun naturaleko epea izango da proposamenak aurkezteko.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza