Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

egoitz mora judo miamira elgoibar2Beteranoentzako Munduko Judo Txapelketan parte hartu du Egoitz Mora elgoibartarrak Miamin (AEB), joan den asteburuan. Sentzazio "gazi-gozoa" laga dion bosgarren postua eskuratu du. Gozoa txapelketa ona egin duela uste duelako, eta gazia, brontzezko domina eskura izan duelako.

Egoitz Mora 100 kiloz azpiko kategorian lehiatu da, 30-34 urte bitarteko adin tartean (M1 maila). Hamabost judoka lehiatu dira maila horretan. Lehenengo borrokaldian Azerbaijango Intigam Lakbarov gainditu zuen Morak, baina hurrengo borrokaldia galdu egin zuen, Georgiako Davit Davitashvili judokaren aurka. Horrenbestez, Davitashvilik lortu zuen finalaurrekoetarako sailkatzea, borrokaldi hori Alexandre Mas frantziarraren aurka galdu bazuen ere. Frantziarrak Zaur Pashayev azerbaijandarraren aurka jokatu zuen finala eta azken honek lortu zuen urrezko domina.
Egoitz Morak domina irabazteko bigarren aukera bat izan zuen. Marcelo Vaz judoka brasildarrari irabazi zion bigarren aukerako lehen borrokaldian, eta Gabor Pocsfoldi hungariarrari bigarrengoan. Hurrengo borrokaldian brontzezko domina zuen jokoan. Kaliffa Oliveira judoka estatubatuarra izan zuen aurkari eta etxeko kirolariak irabazi zuen borrokaldia (Ikus emaitzak wcvjudo.com webgunean)
Sentsazio gazi-gozoekin amaitu duela txapelketa adierazi du Egoitz Morak sare sozialetan. "Munduko bosgarren, 'txokolatezko' domina. Txapelketa ona egin dut, baina min ematen du hirugarren posturako borrokaldia egin, domina horren gertu izan eta ezer gabe geratzeak", esan du.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza