Euskadiko Kros Txapelketa jokatuko dute domekan Mintxetan

Barren.eus 2015ko ots. 12a, 14:54

Datorren domekan Euskadiko Kros txapelketa jokatuko dute Mintxetan. 51. txapelketa izango da aurtengoa, eta estreinakoz jokatuko da Elgoibarren. 9:45etik aurrera, kadete, jubenil, junior eta nagusien lasterketak ikusteko aukera izango da, eta maila guztietan Euskal Herriko korrikalaririk onenek jardungo dute lehian. 

Martxoaren 15ean Espainiako txapelketa jokatuko dute Alcobendasen, eta domekako proba txapelketa horretarako sailkatzeko baliagarria izango da. 

Mintxeta atletismo taldeak herritarrei dei egin diete domekan Mintxetara joan daitezen. Sarrera doan izango da, eta ikusleen artean produktuz beteriko otar bat zozketatuko dute.