Karakateko ‘sekretuak’ argitara, Karakateko igoerari buruzko mahai-inguruan

Barren.eus 2016ko aza. 16a, 14:57

Karakateko igoeraren harira, Karakateko Sekretuak izeneko mahai-ingurua antolatu du Morkaiko mendi taldeak, Udazkeneko Mendi Emanaldien Zikloaren barruan. 

Azken urteotan Euskal Herrian zein gure mugetatik haratago punta-puntan dabiltzan Iñigo Lariz, Maite Maiora, Iban Murua eta Ainhoa Lendinez mendi-lasterkariak mahai baten bueltan batuko ditu Morkaiko mendi taldeak, eta Karakateko igoerari buruz berbetan jarriko ditu. Karakateko igoerarekin duten loturaz eta probaren inguruko hainbat bitxikeriaz berba egingo dute mahaikideek, zapatu honetan (azaroak 19) jokatuko den 23. edizioa irabazteko faborito argiak euretako batzuek.

Eguen honetan, azaroaren 17an, izango da mahai-ingurua, Elgoibarko Inazio Bereziarta Musika Eskolako auditorioan, 19:30ean hasita.