Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

elgoibar udala mintxeta hitzarmenaMintxeta Atletismo taldeak antolatzen duen Juan Mugertza Nazioarteko krosa eta beste hainbat kirol ekimen diruz laguntzeko hitzarmena adostu dute Mintxetak eta Elgoibarko Udalak, beste lau urterako, 2016tik 2019ra. 

Urte hasieran aurreratu zuten moduan, beste lau urterako hitzarmena adostu dute Elgoibarko Udalak eta Mintxeta Atletismo Taldeak. Elgoibarko Udalak 2016rako aurrekontuak onartu ostean, bi aldeetako ordezkariek gaur egin dute sinadura ekitaldia Elgoibarko udaletxean. Azken lau urteetan, 2012tik 2015era bitartean, 22.000 euroko laguntza jaso du Mintxetak. Hurrengo lau ekinaldietan (2016, 2017, 2018 eta 2019), berriz, diru-laguntzaren zenbatekoa Juan Mugertza krosak urte bakoitzean izango duen mailari lotuta egongo da. Hala, Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) kros lasterketen egutegian sartzen duen urteetan 30.000 euroko laguntza jasoko du Mintxetak. Mugertza krosak iaz lortu zuen estreinakoz IAAF kategoria, eta aurten ere eutsi dio mailari. Datorren urtean, ordea, ez du maila hori izango. Hala, Europako Atletismo Federazioak (EAA) bere egutegian sartzen duen urteetan 28.000 euroko laguntza jasoko du, eta azkenik, Espainiako Kros Federazioak (RFEA) antolatutako krosen egutegian sartzen badute, 25.000 euroko diru-laguntza izango luke. 

Ziurtatuta dagoena da, 2018. urtean jokatuko den krosaren 75. edizioa IAAF kategoria barruan egongo dela, eta hortaz, 30.000 euroko laguntza emango dio Elgoibarko Udalak Mintxetari. Udalarengandik jasotzen duten laguntza eskertu du Mintxeta taldeko ordezkari Zigor Diezek. Era berean, Mugertza krosa antolatu ahal izateko aurrekontua osatzeko zailtasunak izaten dituztela nabarmendu du Diezek, eta 2017ko krosa (urtarrilaren 22an jokatuko da) ez dela salbuespena izango. Aitzitik, bide berriak urratu beharko dituztela ohartarazi du. “Gero eta zailtasun handiagoak ditugu aurrekontua osatzeko. Eta, gainera, instituzio publikoetatik gero eta laguntza txikiagoa datorrela ikusita, enpresa pribatuengana jo beharko dugu diru laguntza eta babes bila”. Diezek zehaztu duenez, 90.000 euroko aurrekontua izan du batez beste krosak azken urteetan.

•Mugertza krosa baino gehiago

Mugertza krosaz gainera ekintza gehiago ere antolatzen ditu Mintxeta atletismo taldeak urtean zehar, eta horiek antolatu ahal izateko ere handitu du diru partida Udal Kirol Patronatuak. Gau krosa eta San Silbestre lasterketa antolatzen ditu Mintxetak, eta Korrikedada egitasmoa ere eurek kudeatzen dute. Eta, noski, atleta gaztekin egiten duten lana ere hor dago.

∞ Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza